XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Lurralde hau lehorra izanik, hostoek eguzkiari ahal den gutxiena begiratu nahi diote, horregatik soslaiatzen dituzte eguzki-izpiak.
Egun guztian ibili eta ibili, ez zuten inor ikusi.
Hurrengo eguneko iluntzean herrixka txiki batetara iritsi ziren.
- Seymur!- oihukatu zuen Paganel-ek -.
- Victoria probintziako azken puntua dugu.
- Oso herri txikia da baina ostaturen bat izango da.
Berehala ziren
Ikuilu batetan zaldiak sartu eta beraientzat itxurazko logela batzu alokatu
- Hain txikia izateko ez dago gaizki ezta?- galdegin zien Ayrton-ek bere bidaiakideei.
Buruaz baietsi zuten denek eta Maria, Elena eta Roberto, besteei kaso handirik egin gabe, lotara joan ziren.
Hirurak ezkutatu bezain laster, galdegin zion Ayrton-ek Mac Nabbs-i: - Harrapatu al dituzte trenaren erasotzaileak
- Ikus dezakezuen bezala, polizien buruzagia ez zen deskuidatu - esan zuen Glenarvan-ek Australiako gazeta batetako artikulua irakurriz: (...).